LARUNBATEAN BETIKO IKASTOLAKO IKASTURTE AMAIERAKO JAIA

Urtero bezala, Betiko Ikastolak ikasturte amaierako jaia antolatu du. Bertan txikienek prestatutako jarduerak, kirol ekintzak, edota txosna izango dira. Giro paregabea egongo da, anima zaitez eta hurbildu zaitez Betikora larunbat honetan!
Egun osoan zehar egongo diren ekintza interesgarri guztietatik, Imanolen mini taldeak goizeko 09:30etan Zubi Zaharraren aurka jokatuko duen saskibaloi partidua goraipatu nahi dugu. Ikastolaren jai egunean Imanolen umeak partidu ikusgarria egiteko irrikitan egongo dira!
Leioa Saskibaloian Jaia
Ekainak 11
Denboraldia amaitzean, ohikoa denez, LEIOA SBTak bi ekitaldi antolatzen ditu. Hurrengo egunetan hauen berri emango dizuegu:
- LEIOA SASKIBALOIAN 2011 denboraldi amaierako jaia
- SASKILEIOA Udako KANPUSA
Ekainaren 11an izango da Kandelazubietan. Bertan txikientzako partiduak (sorpresatxoren batekin), lehiaketa anitzak, negusientzako neurketak eta gure ohiko Denboraldi Amaierako AFARI HERRIKOIA. Beraz, ez lotu egun horretarako!
Ekainaren 27tik uztailaren 1era burutuko da Kandelazubietan.
Hurrengo egunetan hauen berri emango dizuegu:








