Oporretan goaz

Berria irakurtzen jarraitu »

Gurutzeetan dauden 4 taldeek aurrera jarraitzen dute

Larunbaterako plana daukazu?

Eskola mailako taldeak oporretan daude eta federatuek partida garrantzitsuak dituzte jokoan

Apirilaren 16-17ko asteburuan, Aste Santuko oporrak baino lehenagoko azken jardunaldia dago jokoan. Ez da edonolako asteburua izango, txikienek ez dutelako partidurik. Eta gainera, larunbatean KORRIKA 17 pasatuko delako Leioatik goizeko 9:38ak aldera. 9:30etan Gaztetxeko errotondan (Udondo taberna ondoan) gelditu gara, elkarrekin joateko. Zure taldeko kamiseta jarri eta anima zaitez!

Baina federatuek pixka bat  itxaron beharko dute oporrak hartzeko. 4 taldek gurutzeetako 1.eliminatoriako etorriko partidua dute jokoan, hurrengo fasera pasatzea jokoan izanik. Aurreko asteburuan guztiek irabazi zuten eta eliminatoria bideratu arren, lana amaitu beharra dago asteburu honetan. Partidu horietako bakarra jokatzen da Kandelazubietan,larunbatean goizeko 11etan gizonezko kadete berezien taldeak Maristasen aurka jokatuko duena hain zuzen ere. Gure mutilek 19 puntuko aldea dute, baina ezin dira lokartu eta topera irtengo dira. Berria irakurtzen jarraitu »

Ika ika ika badator KORRIKA

Korrika Leioatik pasatuko da apirilaren 16an, larunbatean, goizeko 9:38tan metro ingurutik sartuta

Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Aurten 17.korrika ospatzen ari da, apirilaren 7an Trebiñutik irten zen eta Donostian amaituko da apirilaren 17an. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du “Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean. Bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k herriz herri, gau eta egun gelditu gabe.

Apirilaren 16an Leioara helduko da. Erandiotik pasa ostean Metro geltoki ingurutik sartuko da herrian, goizeko 9:38 aldera. Anima zaitez eta egizu korrika euskararen alde! Ostean txokolatada, umeentzako jolasak eta tailerrak, herri bazkaria… (informazio guztia hemen)

Autocid Ford Burgos juniorra finaletik kanpo geratu zen

Berria irakurtzen jarraitu »

Gurutzeetan 4 partidu 4 garaipen

Berria irakurtzen jarraitu »

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In