Emakumezko kadete berezia onenen artean sartzen saiatuko da

Denboraldiko azken fase honen funtzionamendua zein den jakiteko, entrenatzaileek galdera batzuei erantzun digute. Hurrengo egunetan talde kadete eta juniorretako entrenatzaileek eliminatoriak nola ikusten dituzten jakin ahal izango dugu.

Bere ikuspuntua ematen lehena Ivan Salinas izango da, emakumezko kadete bereziaren entrenatzailea. 4 galdera planteatu dizkiogu bere taldea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dezagun. Ivanen neskek onenen artean lekua lortzeagatik borrokatuko dute, eta horretarako 2 eliminatoria garrantzitsu gainditu beharko dituzte. Ia Ivanek hobeto azaltzen digun. (Elkarrizketa erderaz burutua izan da, beraz bere hitzak ez aldatzearren ez dugu euskararatuko. Parkatu eragozpenak):

1) ¿Cómo funciona esta fase?

Es un cruce a doble partido en el cual se enfrentan los primeros equipos clasificados de cada grupo de cadete especial femenino: 1º contra 3º, 2º contra 2º, 3º contra 1º. En este caso el rival de nuestro cadete será Unamuno. Si se la eliminatoria se pasará a la siguiente fase y nos enfrentaríamos al primer equipo vizcaíno de Liga Vasca, que sería Tabirako. Pero hay que ir pasito a pasito, ya que no vale de nada creernos superiores a Unamuno y pensar en Tabirako sin haber ganado aún la primera eliminatoria. En un cruce puede pasar cualquier cosa, y queremos ir partido a partido.

Berria irakurtzen jarraitu »

Aste honetan hasiko dira gurutzeak

Aste honetan Klubeko hainbat talderentzat denboraldiko momenturik garrantzitsuenak hasiko dira, gurutzeak hain zuzen ere. Talde batzuek maila igotzea dute buruan, beste batzuek onenen artean postua lortu nahi dute eta besteek mailari eustea. Talde bakoitzak helburu ezberdinak ditu, baina denek argi dute urtean zehar egindako lana agerian utzi nahi dutela. Azken fase hau ongi has dezaten espero dugu, euren maximoa emanez.

Aito García Renesesen hitz hauek gure jokalariei transmititu nahi dieguna laburtzen du: “Siempre les digo a mis jugadores que salgan a dar el máximo, y es lo que hacemos. No les digo que salgan a ganar, sino a dar el máximo. Lo peor es que pierdas sin haberlo intentado”.

Partida garrantzitsu hauei buruz gehiago jakiteko, hurrengo egunetan 2.mailako gizonezko kadeteen (Santi Piedrabuena), gizonezko kadete berezien (Koldo Prieto), emakumezko kadete berezien (Ivan Salinas) eta gizonezko junior berezien (Igor Urreta) entrenatzaileak pasatuko dira webgune honetatik. Fase ezberdinen lehiaketa sistema zein den, talde bakoitzaren helburuak zeintzuk diren edota azken txanpara taldea zelan iristen den argituko digute.

Txomin Aresti A preminiak geldiezin jarraitzen du

Larunbatean 12:00etan Txomin Aresti A preminiak fase finaleko bigarren partida jokatu zuen Kandelazubietan, Jesuitinasen aurka. Santiren neska-mutilak oso zentratuta irten ziren zelaira eta 24-0 partziala egin zuten partidari hasiera emateko. Bigarren laurdenean ez ziren lasaitu eta bide berdinetik jarraitu zuten atsedenaldira 44-2 helduz. Honenbestez partida hirugarren laurdenaren hasieran itxi zen, 52-2. Zorinak Txomin Arestiko txikiei, irabazteaz gain ondo jokatu, baloia ongi mugitu, guztiek parte hartu eta ongi pasatzenn dutelako, entrenatzailea barne.

Eskola mailako norgehiagokekin jarraituz, 12:15ean San Barolomeko preminiak Madi jaso zuen, partida polita burutzeko asmoz. Lehia berdindua izan zen hasierako minutuetan, bi taldeek baloi asko galduz. Honela lehen laurdena 2-2ko emaitzarekin heldu zen amaierara. Bigarren laurdenean Egoitzek neska-mutilak esnatu egin ziren eta kontraeraso onak eginez markagailuan aurreratzea lortu zuten, bigarren laurdenaren amaierara 10-4 iritsiz. Hirugarren laurdenean partidaren norabidea antzekoa izan zen, etxekoen nagusitasuna areagotzen zihoan (20-8). Azken laurden erabakiorrean San Bartolomeko jokalari gazteek konfiantzaz beteta egin zuten salto zelaira eta Madik 0-6ko partziala egin zien. Hala ere, amaieran etxekoen garaipena, 20-14.


Igande arratsaldean Kandelazubietan bi norgehiagoka ikusi ahal izan genituen, emaitza ezberdinak lortuz. Zelaira salto egiten lehenak 1.mailako emakumezko seniorrak izan ziren. Juanen neskek partida eskasa burutu zuten Ibaizabalen aurka. Lehen laurdena 7-8 amaitu zen, bi taldeek akats asko burutu ostean. 2.laurdenaren hasieran Ibaizabalek etxekoek erasoan izandako egun txarra aprobetxatu eta 7-20 aurreratu ziren. Gure neskak 6 minutu egon ziren saskiratzerik lortu gabe, eta atsedenaldira 15-27 iritsi ziren. 3.laurdenaren hasieran bazirudien Leioak partidari bira eman ahal ziola, baina bi aldiz 8 puntura hurbiltzeko baino ez ziren gai izan. Beraz, Ibaizabalek garaipen erraza lortu zuen 42-58, jaurtiketa libreetan izandako portzentaje baxuak eta defentsako errebotea zaintzeko arazoen ondorioz. 1.mailako gizonezko seniorrek aldiz euren aurpegirik onena erakutsi zuten.  Partida polita burutu zuten Adrianen mutilek Jarrilerosen aurrean. Partiduan zehar baloi galdu askoko eta kontrolik gabeko joko momentuak egon dira, baina puntuazio altuak eta joko erritmo altuak gure mutilen aldera desorekatu du partidua. Lehen laurdenean partidu osoan zehar mantendu den 11 puntuko distantzia lortu zuten (23-15). Diferentzia hori 19ra ere handitu zen azken laurdenean. Baina amaiera Adrianen jokalari gazteak erlaxatu egin ziren eta amaieran 85-71 ikus zitekeen markagailuan. Garaipen garrantzitsu hau lortzeko kontraeraso azkarrak, pasearen erabilera egokia eta defentsa momentu onak izan zituzten.

Ezohiko asteburua

Talde kadete zein juniorrek ez dute jardunaldirik. Igoera, mantentze edota finaletarako gurutzeak jokatu baino lehenago atseden asteburua dute. Entrenamendu gogorreko astea izan da eta primeran etorriko zaizkie atseden egun hauek, pilak kargatu eta hurrengo asteetako partidu garrantzitsuetara topera irizteko.

Baina eskola mailako taldeek ligarekin jarraitzen dute, talde guztiek dituzte partiduak asteburu honetan. Norgehiagoka aipagarriena San Bartolomé eta Txomin Arestiren arteko derbya da, minibasket mailan. Eta baita preimi mailako gure 4 taldeek etxean jokatuko dituzten partidak ere. Aukera paregabea txikienen garapena ikusteko.

Eta federatu mailan 4 taldek soilik jokatuko dute, 3 talde seniorrek eta Irlandesaseko emakumezko juniorrek. Senior mailako taldeek etxean jokatzean, normalean larunbat arratsaldean egiten dute. Baina larunbat honetan Kandelazubieta okupatuta dago eta igandean jokatuko dute. 17:30etan emakumezko seniorrek ibaizabal jasoko dute eta 19:30etan Adrianen mutilak Jarrillesoren aurka neurtuko dira.

100 lagun facebook-en

Informazioa eta gure taldeei buruzko berriak zabaltzeko helburuarekin, sare sozial ezagunenetako batean, Facebook-en, kontua sortzea erabaki dugu. Gaur 100 lagun izatera iritsi gara. Jokalariak, gurasoak, jokalari ohiak zein ezagunak daude horien artean. Baina hau ez nahikoa, oraindik jende asko falta da gure lagun egiteko. Anima zaitez eta lagun gaitzazu lagun kopuru hau bikoizten edota hirukoizten .

1.mailako emakumezko seniorren kopa

1.mailako emakumezko seniorrek Liga amaitu dute asteburu honetan. A1etik kanpo gutxigatik gelditu ostean, gure neskak A2ko lehenengo gelditu dira. Baina denboraldia ez da amaitu Juanen neskentzat. Atsedenerako astebururik gabe, aste honetan senior mailako kopari emango diote hasiera. Senior 1.mailako 16 taldeak 4 multzotan banatzen dira. A1eko lehen 4 postuetan sailkatutakoak multzoetako buru izango dira eta ez dira euren artean lehiatuko lehen fase honetan. Ostean, gainontzeko 12 taldeak zozketa bidez multzo ezberdinetan banatzen dira. Hauek dira multzoak:

6 jardunaldi jokatuko dira, joan eta etorri partiduak jokatuz multzoko talde guztien artean. Ligatxoa amaitu ostean, 1.postuan sailkatutako taldeak finalaurrekoetan lehiatuko dira:

1.finalaurrekoa: D multzoko 1.taldea – C multzoko 1.taldea

2.finalaurrekoa: B multzoko 1.taldea – A multzoko 1.taldea

Eta final aurrekoetako garaileek finala jokatuko dute. Finalaurrekoak zein finala, maiatzaren 28 eta 29ko asteburuan jokatuko dira, oraindik erabaki gabe dagoen zelaian.

Gure neskek igande honetan jokatuko dute kopako lehenengo partidua. Igandean 17:30etan Ibaizabal jasoko dute Kandelazubietan.

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In