Igande grisa
Eguraldia ez da batere erosoa izan igandean eta lortutako emaitzak ez dira onak izan. Igande grisa izan da. 2.mailako emakumezko kadeteek ez dute lehenengo postua lortu eta igoera fasea jokatzeko helburua lortu eta 1.mailako gizonezko seniorrek zein juniorrek garaipena lortzeko zorian egon dira. Baina ez gara aurreratuko, igandera heldu arte partidu asko jokatu baitira.
Jardunaldia ondo hasi zen, ostiralera aurreratutako bi partiduetan garaipena lortu baikenuen. 17:30etan maila bereziko emakumezko kadeteek Askartza jaso zuten Kandelazubietan, garaipen argia lortuz (76-34). Gure neskek nagusitasuna erakutsi zuten partida hasi bezain pronto, saskiratze portzentaje altuaz, defentsa eraginkor eta kontraerasoez baliatuz. Ivanen jokalariak oso kontzentraturik irten ziren zelaira intentsitate handiko defentsa burutuz eta euren joko erritmoa inposatuz. Minutuak aurrera joan ahala markagailuan ezberdintasun areagotzen zen, lehen zatiaren amaierara 37-9 helduz. Atsedenalditik bueltan Leioak berdin jarraitu zuen eta gure neskak erraz ari ziren gailentzen. Baina azken laurdena oso ezberdina izan zen. Askartza partiduan sartuta zegoen eta gure nesken lasaitze uneari lotuta, Askartzak saskiratze errazak lortu zituen saski azpian. Beranduago, arratsaldeko 20:20etan 1.mailako emakumezko seniorren partidua hasi zen Sopelan. Norgehiagoka orekatua izan zen eta momentu beroetan gure neskek izandako lasaitasunak garaipena eman zion Juanen taldeari (44-51). Hala ere partiduak bere alde txarra izan zuen, Saioa lesionatu baitzen. Ostegunean erresonantzia egingo diote belaunean eta ezer larririk ez izatea espero dugu (Animo Saio!). Honenbestez, gure neskek liga amaitu dute eta hurrengo asteburuan kopari emango diote hasiera.


GARRANTZIZKO PARTIDUA 2.MAILAKO EMAKUMEZKO KADETEENTZAT (IG. 10:30)
ADI EGON! ORDU ALDAKETA DAGO, LARUNBATETIK IGANDERA BITARTEKO GAUEAN 2:00ETAN 3:00RAK IZANGO DIRA
5 taldek soilik jokatuko dute etxean jardunaldi honetan. Hala ere, hau ez da aitzakia. Nagusitasuna egoera ezberdinetan utzi behar da agerian eta ez soilik aldeko egoeretan.
Jardunaldiari hasiera emateko aurreko jardunaldiko partidu atzeratua daukagu, ostiralean jokatuko dena. 17:30etan maila bereziko emakumezko kadeteek Askartza jasoko dute Kandelazubietan. Ivanen jokalariek azken jardunaldietako emaitza eskasak ahaztu eta norabide zuzenera bueltatu nahi dute. Jokalariek zein entrenatzaileak atzean utzi nahi dute azken asteetako beherakada, eta gaur da horretarako eguna. Baina hau ez da ostiralean jokatuko den norgehiagoka bakarra. 20:20etan Sopelan, emakumezko 1.mailako senior mailan, Ugeraga eta Leioa lehiatuko baitira fase honetako azken jardunaldian.
Larunbatean preminiek bigarren faseari emango diote hasiera, eta Txomin Ak txapelketa irabazteko lehiatuko da. Honetaz gain, maila bereziko gizonezko infantilek partidua jokatuko dute, arrazoi ezberdinak direla eta azken jardunaldietako partiduak atzeratu ostean (gaixotasunak, zelai falta…). 10.30etan Loiura joango dira gure gazteak Urdanetaren aurka jokatzeko. Urdanetak fase honetan ez du partidarik galdu, beraz zaila izango den arren, eskura dituzten baliabideak erabili beharko dituzte partida aurrera atera ahal izateko.
Arratsaldean maila bereziko gizonezko seniorrak (Leioa Berri) Mungia jasoko du Kandelazubietan arratsaldeko 20:30etan. Liga amaitzeko 6 jardunaldi falta dira, eta F4era sartzeko mozketa 16 garaipenetan dago. Gure mutilengandik hurbilen dagoen taldea 4 garaipenetara dago. Hau dela eta, partidua irabaziz gero lau talde arteko finalean sartzeko aurrerapauso handia emango dute.
Eta igandea partiduz beteta helduko da. Infantilek bigarren aldiz jokatuko dute asteburuan, eta atzeratutako partidua jokatuko dute Getxoren aurka arratsaldeko 16:00etan. Partidu interesgarri honetaz gain, 2.mailako emakumezko kadeteak hil ala biziko partidua dauka igandean. 10:30etan Bidegintza jasoko dute Kandelazubietan, igoera gurutzeetarako lekua jokoan dagoela. Gure neskak topera irtengo dira, “averagea” berreskuratzea dutelako helburu. Eta 12:15ean Irlandesasen, Guriaren jokalariek Loiola Indautxuren aurka arituko dira. Azken jardunaldietako porroten ostean, garaipenen bidea topatu nahi dute. Hori bai, hori lortzeko lan egitea da bide bakarra.
Garaipen garrantzitsuak eta galdutako partida mingarriak
Guriaren neskek, irlandesaseko neska juniorrek, partidu eskasa jokatu zuten Arabaren aurka, Euskal Ligako 7.jardunaldian. Atsedenaldian 16 puntu soilik zituzten eta hori gure neskek lehen zatian jokatutako moduaren erreflexua da, baloi galdu asko, desordena eta jokoa irakurtzeko arazoak izan baitzituzten. 7 puntu azpitik lehenengo 20 minutuen ostean, eta bigarren zatiari begira etorkizuna beltza zirudien. Bigarren zatiak antzeko ezaugarriak izan zituen, baina defentsako lanari esker kontraeraso errazak lortu ziren, markagailua estutuz. Baina Gasteiztarrak ez zeuden partida oparitzeko prest eta kanpoko jaurtiketa egokiez baliatuz 7 puntuko errenta bueltatu zuten markagailura. Azken laurdenean oreka izan zen nagusi, eta Irlandesas puntu bategatik galtzen heldu zen azken minutura. Azken momentuetan 2 defentsa on egin zituzten, galdutako baloia ostean eta saski azpian saskiratze erraza huts egin zuten, partidua galduz (49-51).

Eguerdiko 12:30etan Kandelazubietan Leioa eta La Salleren arteko norgehiagokari hasiera eman zitzaion, gizonezko kadete “especial” mailan. Gure mutilek hasieratik errenta garrantzitsuak lortu zituzten, baina jokoa ez zen batere kontrolatua. Lasaiago eta ordenatuago jokatu zuten momentuetan ezberdintasunak areagotzen ziren, amaierara 81-35eko emaitza argia lortuz. Koldoren mutilen 9.garaipen jarraia bigarren fasea, liderrak partidurik galdu gabe.
Preminiek atseden jardunaldia dute, baina gainontzeko taldeek lehiatzen jarraitzen dute
Martxoaren 19 eta 20ko jardunaldian eskolarteko lehiaketan partidu gutxi jokatuko dira. Alde batetik preminiek atseden jardunaldia dutelako 1.fasea amaitu ostean (2.faseko egutegiak hemen ikusgai: http://competiciones.feb.es/autonomicas/Resultados.aspx?a=71 ). Baina ez pentsa euren txapelketa amaitu denik, hurrengo astean 5 jardunaldiko 2.faseari hasiera emango baitiote. Eta bestetik, eskolarteko beste bi taldek euren partiduak atzeratu dituztelako, arrazoi ezberdinengatik. Hori dela eta gizonezko infantilen mailan Getxo-Leioa eta Leioa Irlandesas-Colegio Vizcaya partiduak jokatzeko beste data batzuk bilatuko dira.
Maila federatuan aipatzekoa emakumezko Euskal Liga juniorrean Irlandesas eta Arabaren arteko partida (Larunbatean goizeko 10:15ean Irlandesasen). Gasteizen jokatutako norgehiagokan Guriaren neskek 8 puntugatik soilik irabazi zuten, beraz irabazteko aukera izan arren zelaian erakutsi beharko dute talde hobea direla. Baina hau ez da aste-bukaera honetan jokatuko den partida interesgarri bakarra. Larunbatean goizeko 12:30etan Koldoren kadeteek La Salle jasoko dute Kandelazubietan. Eta arratsaldean nagusienen orduan izango da. 17:00etan 1.mailako senior neskek Loiola Indautxu jasoko dute, joaneko partiduko emaitza lortzeko helburuarekin. Hala ere, gure neskak ezin dira lasaitu txapelketa zapore onez amaitu nahi badute behintzat. 19:00etan 1.mailako gizonezko seniorrek Mungia STren aurka jokatuko dute. Gure mutilek Mungia STk baino garaipen 1 gehiago dute, eta partidu hau irabazteak berebiziko garrantzia du, sailkapena oso berdindua baitago (pena bat da ordu berean jokatzea Ikerren Zornotzan, eta gure mutilek Kandelazubietan, arratsaldeko 19:00etan).
Igandean 10:30etan 1.mailako gizonezko kadeteek Ibaizabal jasoko dute. Irabaziz gero gureak lehen postuan mantenduko dira azken jardunaldian galduta ere. Eta honela 1.mailara igotzeko aukera izango dute. Eta arratsaldean, Leioa eta Askartzaren arteko derby bikoitza izango dugu. 16:30etan Leioa Berrik Askartzan jokatuko du, eta 18:00etan Kandelazubietan gizonezko juniorrek.
Iker Salazarrek etxetik hurbil jokatzen du
Iker Salazarrek etxetik hurbil jokatuko du asteburu honetan. EBA kategorian, UBU Burgos eta Zornotza lehiatuko dira Larrea Kiroldegian Larrea (BARRIO LARREA S/N 48340 Amorebieta), arratsaldeko 19:00etan.
Aurreko jardunaldian Ikerren taldeak mailari eusten jarraitzeko aukerei agur esan zion, Cafes Aitonaren aurrean galdu ostean (65-71).
Hau dela eta, UBU nacional 1.mailara jaitsi da, bi jardunaldiren faltan. Partidu horretan taldeko helburua ez lortu arren, iker jokalari garrantzitsuenetakoa izan zen banakako alorrean (UBU-Cafes aitona partiduaren kronika):

Iker animatzen ikusi nahi zaituztegu, berari ere ilusio handia egingo baitio.









