Emakumezko seniorrak mailari eustea lortu du
1.mailako neska seniorrek mailari eustea lortu dute 3 jardunaldiren faltan. Gure neskek ostiralean Deustuko Salesianos jasotzen zuten garaipena lortzeko helburuarekin eta honela maila mantentzea matematikoki lortuz. Juanen neskak markagailuan aurretik egon ziren partidu osoan zehar, baina aukera izan zutenean ez ziren gai izan partidua apurtzeko. Hala ere, Leioak urduritasuna maiatzen jakin zuen eta garaipena etxean gelditzea lortu zuten (59-55)

Larunbatean Irlandesaseko neska juniorrek Getxoren aurkako partida galdu zuten, ia hasieratik oso aldapatsu jarri zen partidua. Hasierako minutuetan Getxok bere nagusitasun fisikoa agerian utzi zuen, saskiratze errazak lortuz. Gure neskek ez zuten joko erritmoa topatu partida osoan zehar eta galdutako baloiak ugariak ziren. Gainera Getxok kanpoko jaurtiketetan abilezia handia izan zuen, hiruko jaurtiketetan portzentaje altuak lortuz. Amaieran emaitza gogorra (91-37).

Larunbatean goizeko 12:30etan 2.mailako neska kadeteek Unamuno jaso zuten Kandelazubieta Kiroldegian. Gure jokalariak partiduan zentratuta hasi zuten neurketa, baina minutuak aurrea joan ahala partidu zoroa bihurtu zen. Akatsak ugariak ziren eta honek partiduak ordena galtzea ekarri zuen. Gure neskak lasaitu eta berriro iparra berreskuratzean, serio jokatzen hasi eta meritu handiko saskiratzeak lortu zituzten partidua itxiz (47-30).
Inauteriak eta partiduak Leioan
Leioako inauteriak ospatzen diren aste-bukaera honetan, partidu interesgarriak bizitzeko aukera izango dugu. Hasteko, ostiralera aurreratutako partidua izango dugu kandelazubietan. Ostiralean, arratsaldeko 20:30etan, 1.mailako emakumezko seniorrak Deustuko Salesianos jasoko baitu kandelazubietan. Joaneko partidan puntu bategatik galdu zuten gure neskek eta errebantxarako gogoz egingo dute salto kantxara. Gainera irabaziz gero mailari eustea lortuko dute matematikoki, 3 jardunaldi jokatzeke daudenean.
Larunbatean garrantzi eta interes handiko partidua bizi ahal izango dugu Gobela kiroldegian (Getxo). Euskal Ligan diharduten irlandesaseko juniorrek partidurik galdu ez duen liderraren aurka jokatzen baitute, Getxoren aurka hain zuzen ere. Partidua goizeko 11:00etan izango da eta bertara hurbiltzea gomendatzen dizuegu. Baina larunbat goizean beste hainbat partidu jokatuko dira. Horien artean eguerdiko 12:30etan Kandelazubietan Leioa eta Unamunoren partida azpimarratu nahi dugu. Javiren neska kadeteek partida serioa egiten saiatuko dira, garaipena eskuratzeko.
Larunbat arratsaldean 1.mailako gizonezko seniorrek Caja Laboral Parque jasoko dute Kandelazubietan, 19:00etan. Gure mutilek garaipenaren bidera bueltatu nahi dute, jarraian jasoko bi porroten ostean.
Eta jardunaldiari amaiera emateko, mutil juniorrek Unamunoren aurkako partida jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan Kandelazubietan.
Animatu eta hurbil zaitezte gure jokalariak animatzera!
7 partidu Kandelazubietan
Partiduz betetako jardunaldia asteburu honetan daukaguna, federatutako 9 taldeetatik 7k etxean jokatzen baitute. Beraz, interes handiko partida asko biziko ditugu Kandelazubieta kiroldegian.
Eskolarteko mailan, premini mixto kategorian derbya jokatuko da San Bartomole eta Betiko Ikastolaren artean. 12:30etan San Bartolomen txikienen hobekuntzak ikusi ahal izango ditugu. Eta Leioa-Irlandesas preinfatil maskulinoak Durangon dauka norgehiagoka, partidurik galdu ez duen Tabirako Jesuitaken aurka.
Maila federatuan aipagarria da 2.mailako neska kadeteek Usansolon jokatuko duten partida. Unkinako Kresalaren, 2.sailkatuaren, aurka etxean jokatutako partidan, gure neskek 2 puntugatik galdu zuten. Eta oraingoan garaipena etxera ekartzea bilatzen dute, sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzeko. Honetaz gain, larunbat arratsaldean Kandelazubietan izango ditugun 3 partidak aipatzekoak dira. Arratsaldeko 16:00etan Leioa Berrik Muebles Vizcaya, 7.sailkatua, jasoko du garaipenaren harira bueltatzeko asmoz. 18:00etan neska seniorrek Ugeraga izango dute aurkari. 1. eta 2.sailkatua izango ditugu aurrez aurre eta sailkapenaren burua egongo da jokoan. Eta amaitzeko, 20:00etan Adrianen seniorrek Sallekoren aurkako partida jokatuko dute. Sestaon jokatutako norgehiagokan gure mutilek 4 puntugatik soilik galdu zuten eta oraingoan garaipena lortzeko prest daude, eta baita “averagea” berreskuratzeko ere.
jardunaldi gorabeheratsua
Gure taldeek emaitza ezberdinak lortu dituzte, batzuek garaipen garrantzitsuak eskuratuz eta beste batzuek porrot mingarriak jasanez.
Eskolarteko mailan Betiko Ikastolak eta Escolapiosek oso partidu berdindua jokatu zuten, emaitzak hori adierazten ez duen arren. Partida oso orekaturik hasi zen, talde batek zein besteak abantaila txikiak izanik. 3.laurdenerarte berdintasuna maximoa izan zen, baina bilbotarren presioak eta Betikoko jokalarien nekeak Escolapios 15 puntu baino gehiagogatik aldentzea eragin zuen. 5.laurdenean Betikokoek azken erreakzioa izan zuten, 5 puntutara hurbilduz. Baina Escolapiosek bere “pívotei” esker markagailuan aldentzea lortu zuen (44-63).



Aipatzekoa da “especial” mailako mutil kadeteek lortutako 2 garaipenak, jokatutako jardunaldi bikoitzean. Larunbatean Getxoren aurka sailkapeneko lehen postua zegoen jokoan eta 9 puntugatik irabazi zuten (69-60). Leioak 5 jokalari zituen faltan, arrazoi ezberdinak dela eta (ikas bidaiak, gaixotasunak …), baina Santiren 2 kadeteren laguntza izan zuten. Partidua oreka handiarekin hasi zen (1.laurdenean 23-19), baina 2.laurdenena Koldoren mutilek markagailuan aldentzea lortu zuten (42-34). 3.laurdenean gure mutilek egindako defentsako lanari esker baloiak berreskuratu eta saskiratze errazak lortu zituzten, 19 puntuko ezberdintasun maximoa lortuz (57-38). Hortik aurrera Leioako mutilak lokartu egin ziren eta Getxok 9 puntura hurbiltzea lortu zuen. Baina Leioa berriro partiduan sartu zen 15 puntuko diferentzia lortuz eta partidua kontrolpean izanik amaierararte. Amaieran, espero baino garaipen errazagoa lortu dute gure kadeteek, taldeak zituen baja guztiak ikusita. Igande goizean beste partidu bat jokatu zuten La Salleren aurka. Berdindutako partidua izan zen 2.laurdeneko 8.minuturarte. Momentu horretan Leioak 12-0 partziala lortu zuen eta atsedenaldira 13 puntuko aldearekin joan ziren. Koldoren kadeteek oso ondo hasi zuten 3.laurdena eta 20-0eko partzial ikusgarriari esker partidua sententziatu zuten. Hemendik amaierara minutuek aurrera egin zezaten utzi eta 31-66ko emaitzarekin amaitu zen. Aipatzekoa da partidu honetan 7 jokalarirekin soilik jokatu zutela, jokalari ezberdinen bajak direla eta 2.mailako kadeteen partidua ordu berean jokatzen zelako.
BEREBIZIKO JARDUNALDIA
Otsailaren 19an eta 20an jokatuko den jardunaldia oso interesgarria izango da. Talde ezberdinek lidertzan jartzea, euren asmoak finkatu edota euren helburuengatik borrokan jarraituko baitute. Hala ere, besteen gainetik larunbat arratsaldean Kandelazubietan jokatuko diren bi partidak dira aipagarrienak. 17:00etan maila “bereziko” mutil kadeteek Getxo jasoko dute. Derbya izateaz gain, bi taldeek ez dute porrota ezagutzen fase honetan eta irabazlea sailkapenaren buruan jarriko da. Gainera Koldoren mutilek, aurreko asteburuan atzeratutako partidua ere jokatuko dute asteburu honetan eta igandean La Salleren aurka jokatuko dute Deustun. Kadeteek baino 2 ordu beranduago, arratsaldeko 19:00etan Leioa Berri eta Tabirakoren arteko partidua egongo da jokoan. 13 garaipenetara berdinduta, sailkapeneko 2. eta 3. postuak daude kolokan. Durangon Tabirako irten zen garaile (60-44), beraz irabazteaz gain “averagea” berreskuratzea izango dute helburu.
Aipatutako partiduez gain, 1.mailako mutil seniorrek jokatuko dituzten bi partiduak izan behar ditugu gogoan. Adrianen jokalari gazteek garaipen aldiarekin jarraitzea bilatzen dute, sailkapeneko postu lasaietan finkatzeko. Larunbatean Enkarki Harri Gorriren aurka jokatuko dute Arrigorriagan eta igandean Ugeraga jasoko dute Kandelazubietan, arratsaldeko 16:00etan. Nesken artean berriz, 1.mailako neska seniorrek Loiola Indautxuren aurka Bilbon jokatuko duten norgehiagoka aipatu beharra dago. Larunbatean arratsaldeko 18:00etan jokoan egongo baita A2 lidertza eskuratzea. Eta 2.mailako neska kadeteek igandean 12:00etan Bidegintzaren aurkako partidu interesgarria dute Zallan. Bidegintzak oraindik ez du partidurik galdu eta Javiren neskek lidertza kentzea izango dute helburu, aurreko partiduetako joko onarekin jarraituz.
Partidu interesgarriak jardunaldi honetan biziko ditugunak eta berebiziko garrantzia dutenak talde bakoitzaren helburuak lortu ahal izateko. Harmailetan ikustea espero dugu, gure jokalariak animatzen.








