Jardunaldiko kronika


Gure talde gehienek emaitza onak lortu dituzte. Mutil infantilek ligako 3. Sailkatua, Unamuno, jaso dute Kandelazubietan. Gure  mutilek ez dute partidako erritmoa jartzea lortu, bere joko maila erreala agerian utzi gabe. Hala ere, 3 laurdenean 1×1 egoeretan lortutako saskiratzeei eta defentsari esker markagailua alde jarri zuten. Azken laurdenean emozioa egon zen, baina Carmeloren mutilek azken minutuetan hobeto jokatu zuten eta partidua etxean geratu zen (53-46).

Honetaz gain, 4 talde kadeteek euren partiduak irabazi dituzte. 2,mailako mutil kadeteek besteek baino gehiago sufritu dute, Barrena Berriri 9 puntugatik soilik irabazi baitiote (49-40). Bitartean, beste talde kadeteek partidu errazagoak izan dituzte, Javiren neskek Unamunori 21 puntugatik, Ivanen neskek Zornotzari 35 puntugatik eta Koldoren mutilek Jarrillerosi 36 puntugatik irabazi baitiote.

Berri onek senior taldeekin jarraitzen dute, 1.mailakoek zein Berrik irabaztea lortu dutelako. Larunbatean Leioa Berrik esperientziaz baliatu zen La Salle talde gazteari gailentzeko (82-70). Igande arratsaldean Barakaldon, 1.mailako seniorrak Paulesi irabazi zion 3 puntugatik (63-66), irabazitako 2.partidu kontsekutiboa izanik. Badirudi talde gazte hau txapelketako erritmoa hartzen ari dela, eta irabazitako partidek emandako konfiantzaz, hurrengo asteburuan 2.sailkatuaren kontra lehiatuko dira, Barrena Berriren aurka. Federatu mailan emaitza negatiboa mutil jubenilen eskutik dator, larunbatean Unamunoren aurka jokatutako partiduan galdu baitzuten. Esfortzu handia egin arren ezin izan zuten garaipena lortu eta amaieran emaitza 72-57koa izan zen bilbotarren aldekoa.

Eskoletako talde guztiek Leioan jokatzen dute

Asteburu honetako jardunaldia partiduz beteta dator, neska seniorrek soilik baitute atsedenaldia. Ez ohiko jardunaldia da, eskola mailako talde guztiek Leioan jokatzen dutelako. Beraz, asteburu paregabea da Betiko, San Bartolomé, Txomin Aresti edo Kandelazubietatik pasatu eta txikienen progresioa ikusteko. Goizeko 10:15etatik eguerdiko 13:00etara 10 partidu izango ditugu ikusgai. Honenbestez aukeraketa egin beharko dugu, eta guk premini mixto mailan jokatuko den derbya gomendatzen dizuegu. Goizeko 11:00etan San Bartolomé eta Txomin Aresti B lehiatuko baitira San Bartolomén.

Federatuei dagokienez, Kandelazubietan jokatzen diren partiduak dira aipagarrienak. Larunbatean arratsaldeko 17:00etan Koldoren kadeteek 1.mailatik igo berri den Jarrilleros jasoko dute. Eta bi ordu beranduago, 19:00etan, Leioa Berri eta La Salle talde gaztearen kontrako partidua izango dugu ikusgai. Igandean aldiz, 2.mailako mutil kadeteek goiz jaiki beharko dute, goizeko 10:30etan Barrena Berriren aurka jokatzen baitute. Eta etxeko talde bezala jardunaldia goizeko 12:30etan amaitzen da, “especial” mailako neska kadeteek Zornotzaren aurka jokatutako partidarekin.

Sergio Fuertesen lesioa

Aurreko asteburuan, Kadete mutilen 2.mailan Paules eta Leioaren artean jokatutako partiduan, Sergio Fuertes pibotak lesioa larria izan zuen. Saskira sarrera egitera zihoanean orkatila tolestu zuen. Hasiera batean ez zirudien ezer larria, baina Sergiok min handia zuen oinean. Hori dela eta medikuarenera eraman zuten ahalik eta arinen. Lesioa zirudien baino larriagoa da eta zelaietatik kanpo egongo da denbora batez.

Hemendik Sergiori animoak eman nahi dizkiogu Klubeko kide guztion partez.

Iker Salazar burgosen

Gabonetan familiarekin egon ostean, pilak kargatuta bueltatu da Iker Salazar Burgosera. Leb Oro-ko taldearekin entrenatzen, eta EBA zein Junior taldearekin jolasten jarraitzen du, ikasketekin uztartuz. Klubeko kide batzuek bere hobekuntzak ikusi ahal izan genituen Durangon, eta oraindik hobeto ikustea espero dugu martxoaren 19an Zornotzan. Bitartean, hemen duzue Burgoseko egunkari batean argitaratutakoa. Urtarrilaren 22an, El Diario de Burgos-ek Juniors con ilusiones artikulua argitaratu zuen, CB Atapuerca-ko juniorrari buruzkoa, Ikerren taldeari buruzkoa hain zuzen ere. Hemen duzue:

Segundo por detrás del Blancos de Rueda Valladolid pero con posibilidades de clasificarse en la segunda fase y con el sueño de jugar la Final Four del Campeontato de España. Este es el camino deportivo que está manteniendo y que persigue la formación júnior del Club Baloncesto Atapuerca Autocid Ford. Es el verdadero germen del primer equipo y está entrenado por el técnico Jesús Currás.

Es habitual ver al joven base Iker Salazar trabajando a las órdenes de Andreu Casadevall. Además varios jugadores júniors también colaboran con el conjunto de EBA, que entren José María Susilla.

Participan en el Campeontaro Autonómico y ostentan la segunda plaza de la tabla. Solo han registrado dos derrotas y fueron en las pistas vallisoletanas ante el Blanco de Rueda y en la leonesa frente al Colegio Leonés. A éste le ganaron en Burgos. “Los dos primeros se clasifican para la segunda fase y después de una nueva liga llega la Final Four. El objetivo es clasificarnos para la final del Campeonato de España. ¿Ser campeones? Vamos a trabajar para seguir aprendiendo y mejorando; queremos jugar la Final Four y si la ganamos, perfecto”, explica el técnica burgalés, Jesús Currás”

Jardunaldi baikorra

Irlandesaseko juniorrak Euskal Ligako A2 fasea jokatuko du, Orion jokatutako fase autonomikoaren ostean. Larunbatean Zarautzi irabazi zioten 48-38. Partidua ondo hasi zen Guria eta Igorren neskentzat, lehenengo minutuetako intentsitateari esker markagailuan ezberdintasunak sortuz (7-0 eta 10-2). Intentsitate hori partidu osoan zehar mantentzeko gai izan ziren, zelai osoan egindako presioari eta erasoko trantsizio azkarrei esker. Bigarren zatia trabatuagoa izan zen erasoan, baina defentsa maila altua mantendu zuten, Zarautzi irabazteko arazo handirik gabe. Zarauztarrak ez baitziren markagailuan 8 puntu baino gehiagora hurbildu. Garaipenarekin finalerako txartela lortu zuten, Euskal Ligako A1 fasean sartzeko aukera izanik Medisport Arabari irabaziz gero.

Igandean jokatutako partida larunbatekoa bezala hasi zen, gure neskek iniziatiba eraman baitzuten lehenengo laurdenean, markagailuan gainetik amaituz. Bigarren laurdenean partiduaren norabidea guztiz aldatu zen , gasteiztarrek intentsitatea eta erritmoa igo baitzuten. Honez ondorioz, eragin gabeko baloi asko galdu zituzten leiotarrek eta 10 puntu azpitik heldu ziren atsedenaldira. Bazirudien arabarrek erritmo puntu altuagoa zutela, baina hirugarren laurdenean indarrak berdindu ziren, aurkarien defentsa hobeto irakurri zutelako eta defentsako errebotea kontrolpean izan zutelako. Azken laurdenean Medisport Arabako neskak egon ziren aurretik markagailuan, baina puntu ezberdintasun txikiarekin. Partida amaitzeko 10 segundo falta zirela, Irlandesas 2 puntu azpitik zihoan eta gasteiztarrek erasoan hartutako errebote batek eta ondoren jasotako falta batek partiduari eman zion amaiera (70-66). Partidua polita, berdindua eta erritmoduna izan zen, txalotzeko lana egin zuten. Honenbestez, A2 izango dituzten aurkariak honakoak dira: Carnicas San Marcial (Irun), Zarautz, Dermitek Getxo, Loiola Indautxu 93, eta Araba. Hala ere, zorionak taldekide guztiei.

Federatu mailan, aipagarriak dira 1.mailako bi seniorren garaipenak, bai neskena zein mutilena. Neskek Bigegintzari irabazi zioten 3 puntugatik, lehenengo fasea garaipenarekin itxiz. Juanen neskak partiduari gogor ekin zioten, markagailuan ezberdintasuna sortuz. Hala ere, partidua ia berdinduta heldu zen atsedenaldira.  Bigarren zatiak berdin jarraitu zuen, baina gure neskak beti egon ziren markagailuan aurretik. Eta amaiera heldu zen 43-46 emaitzarekin. 20.15ean Kandelazubietan Adrianen mutilek Txurdinagaren aurkako partidua jokatu zuten, garaipena lortzeko gogo handiz. Gure mutilentzako partidu erosoa izan zen, gogor lan egin behar izan zuten arren. Partiduan zehar 30 puntugatik irabazten joan ziren, amaierara 20 puntu gainetik helduz. Garaipen garrantzitsua gure jokalari gazteen morala igotzeko eta sendotzeko.

Eskola mailan aldiz, Carmeloren infantilak Getxoren aurkako partidua galdu zuen Faduran. Gure taldea, 8 jokalarirekin soilik joan zen Fadurara, hainbat jokalari gaixo zeudelako. Hala ere, Getxori aurre egin zioten, irabazteko gogor egin beharko zutela lan argi utziz. Honela partidua amaierara heldu zen 57-46ko emaitzarekin, 11 puntu azpitik. Ordu berean, Betiko eta Txomin Aresti B-ren arteko derbya jokatu zen. Partiduari urduri eman zioten hasiera bi taldeek, puntu gutxi lortuz eta alde batetik bestera korrika eginez. Bigarren zatian, Betikok ordenatuago jokatu zuen, non Txomin Arestikoak 1.urtekoak direla antzematen hasi zen. Amaieran, Betiko markagailuan inposatu zen, baina garrantzitsuena jokalari guztiek primeran pasatu zutela da.

DERBIAK PREMINI MIXTO MAILAN

Euskal ligako gurutzeen osteko ajea pasatuta, egun alaiak batzuentzat eta tristeak beste batzuentzat. Baina hemen ez da denboraldia amaitzen, helburua asko baitaude betetzeke oraindik.

Irlandesaseko neska juniorrek, Euskal Ligako postua eskuratuta, A1en edo A2an dute jokoan asteburu honetan Orion (Polideportivo Orio (Erribera, 1 – Orio). Lau taldek (Carnicas San Marcial/Txingudi ST, Medisport Araba, Zarautz ST e Irlandesas) lehiatuko dute A1en sartzeko jokoan dagoen postu bakarra eskuratzeko. Larubatean arratsaldeko 18:00etan Irlandesaseko Juniorrak Zarauztarren aurka jokatuko dute. Eta irabaziz gero, igandean jokatuko dute, goizeko 11:00etan, Carnicas San Marcial – Medispot Araba partiduko irabazleen aurka.

2. mailako zein “especial” mailako kadete neskek eta mutilek, eta mutil juniorrek azken faseari emango diote hasiera, egutegi eta talde berriekin. 1. Mailako seniorrek, neskek zein mutilek, bigarren fasean ahalik eta hoberen sartzeko aste bukaera honetan irabazten saiatuko dira. Eta Leioa Berrikoek aldiz, aurreko postuetan jarraitzeko borrokan dihardute.

Eskoletako taldeei dagokionez, Leioako mutil infantilek Getxoren aurka jokatzen duten partidua nabarmendu nahi dugu. Azken urteotan, minitik Liga bi talde hauen artean egon da jokoan. Etxean jokatutako partiduak, Getxo gailendu zen 7 puntugatik, eta irabazteko gogoz joango dira gureak Fadurara. Hala ere, partidu hauen garrantzia erlatiboa da, ligako txapelduna asteburu bakarrean jokatutako 4 talderean arteko finalean erabakiko baita. Bestalde, premini mixto mailan 2 derbi ditugu. 10:00etan Artazaganen, San Bartolomé eta Txomin Aresti A lehiatuko dira. Eta pixka bat beranduago, 12:45ean Betiko – Txomin Aresti B, Betiko Ikastolan. Aukera paregabea partidua hauetatik pasatu eta gure txikien progresioa ikusteko.

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In