San Bartolome-Leioa PIN-eko 3×3 finalean
Intxixu Ikastolari final laurdenetan eta Karramarroak Tabirakori final aurrekoetan irabazi ostean, San Bartolome-Leioako kideak PINeko 3×3 finalerako sailkatu dira. Partidu hau, bihar eguerdiko 13.00etan jokatuko da, Sestao Basketen kontra.
Hona hemen parte hartzen ari diren 5 jokalariak: Javi Diez, Ander Morales, Alex López, Alex Santamaria, y Alvaro Cubillo (argazkian ezkerretik hasita eskumara)

Zorte on!
Sanbartolome-Leioa PINeko 3×3 Txapelketan
Minibasket mailako Sanbartolome-Leioa taldeko mutil batzuk PINeko Gabonetako 3×3 Txapelketan parte hartzen ari dira. Jokatutako 7 partiduetatik 6 irabazi ostean, Carmeloren mutilek finalaurrekoetara pasatzea jokatuko dute Intxixu Ikastolaren aurka. Bihar, urtarrilak 7, final laurdenak jokatuko dira eguerdiko 13:15ean, eta irabaziz gero finalaurrekoak jokatuko dituzte Barrena Berri-Karramarroak partiduko irabazlearen kontra.
Animo mutilak
Kanpusa amaierara heldu da
Bizitasun handiko 4 egunen ostean gabonetako saskileioa kanpusa amaierara heldu da. Haur batzuk guztiz akituta zeuden jada, baina beste batzuk gehiago entrenatzeko gogoz gelditu dira. Horretarako udako kanpusera itxaron beharko dute, bertan danak berriro batzeko momentu paregabea izanik. Hona hemen taldeko argazkia:

Zorionak eta urte berri on denoi!
Hezkuntzarako saskibaloi berria eraikitzen
Gabonetako egun hauek erosoago ospatzeko eta saskibaloia eta hezkuntzaren arloan geroz eta ezagutza gehiago eskeintzeko asmoz, hurrengo igandean, abenduak 26, Kandelazubieta Polikiroldegian eta 10.30tatik aurrera, klinik oso interesgarri bat burutuko dugu. Antolakuntza Euskadiko Entrenatzaileen Elkarteak eta Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federakundeek burutuko dute, Leioako Udala eta Bilbao Basket Fundazioaren laguntzarekin.
Gaia oso egungoa eta garrantzitsua izango da: “Hezkuntzarako saskibaloi berria eraikitzen” eta hizlariak maila oso onekoak: Toni Carrillo eta Manolo Laborda. Informazio gehiago nahi ezkero www.aveb.com webgunea bisitatu, oraindik apuntatzeko aukera badago!
Azkenik, Leioa Saskibaloi Taldeko kide guztiek gabon zoriontsuak pasa ditzazuela opa dizuegu eta Olentzerok opari anitz ekar diezazuela, merezi baldin badituzue!
Klubeko aurkezpen jendetsua
Ostiralean, abenduaren 17an, arratsaldeko 19:30etan klubeko aurkezpenari hasiera eman genion. Kandelazubieta goraino bete zen, eta bertan 300 bat jokalari, 25 entrenatzaile eta 200 ikusle inguru batu ginen.
Bertan Leioa Saskibaloi Taldearen eta Betiko, Artatza, Txomin Aresti eta San Bartolomé ikastetxeekin kolaborazio hitzarmena sinatu zen, guretzako oso garrantzitsua dena.
Honetaz gain, esan beharra dago gabonetako otzara 1.mailako seniorren mutilen taldeko Egoitz Álvarezi egokitu zitzaiola.
Laster talde guztien argazkiak igoko ditugu webgunera, baina momentuz hona hemen aurrerapena:









