OSTIRALEAN KLUBEKO AURKEZPENA
Jada guztiok jakingo duzuen moduan, ostiral honetan abenduak 17an, Leioa Saskibaloi Taldeko aurkezpena da. Ospakizun honetara Leioako ikastetxe binkulatuak (Txomin Aresti, San Bartolome, Betiko, eta Artatza) ere bertaratuko dira, klubeko taldeez gain. Beraz, ostiralean Kandelazubietan 24 talde batuko gara, eskola mailako 15 eta 9 federatu, 280 jokalari inguru.
Ekitaldia 19,30etan hasiko da, baina jokalariek 19,15etan egon behar dute bertan. Eskola mailako taldeekin hasiko gara, eta jarraian Leioako Betiko Ikastola, San Bartolome, Txomin Aresti eta Artatza Ikastetxeko ordezkariekin kolaborazio hitzarmena sinatuko da. Honen ostean, talde federatuak irtengo dira, eta amaitzeko guztiok batera argazkia aterako dugu. Hau antolatzen dugun bitartean, gabonetako otzara ikusgarriaren zozketa egingo da. Egunean bertan erosi ahal izango dituzue txartelak 2€-tan, eta hau guztia eraman dezakezue:

Bilbao Basketeko kamiseta jokalari guztiek sinatuta, paleta iberikozko urdaiazpiko hanka, ardi gazta, txorizo iberikoa, saltxitxoi iberikoa, foie grasa, mota ezberdinetako turroiak, bonboi kutxa, gabonetako askotariko kutxa, sagardoa, ardo gorria, erreserba eta ontze ardo beltza, cava, txakolina eta azken orduko sorpresaren bat.
Larunbat honetan Iker Salazaren bisita jasoko dugu
Hurrengo abenduaren 18an, larunbata, Iker Salazar jokalari ohiak, bere Burgosko talde berriarekin (Universidad de Burgos) Durangon izango du neurketa EBA mailan. Neurketa arratsaldeko 19.30tan hasiko da. Aurkaria Tabirako.
Leioa SBTeko hainbat pertsona neurketa ikustera joango gara eta noski, Iker agurtu, berarekin egon eta argazkitxo batzuk ere aterako ditugu.
Horregatik, pertsonaren bat joateko interesa eta baliabiderik ez baldin badauka, Igor Urreta, Juan Gallego edo Txus Gómezi lehenbailehen esan diezaiola edo bestela LEIOASBT@GMAIL.COM helbide elektronikora mezu bat bidal dezala ahalik eta laisterren.
Neska kadeteen neurketa garrantzitsuak
Pasadan asteburuan opor txikikitxoak direla medio ez genuen saskibaloirik izan, baina asteburu honetan neurketa interesgarriak aurkituko ditugu.
Gure neska kadeteen bi taldeek gauza garrantsitzuak dituzte jokoan. Maila berezian daudenak Durangon beren multzoko lehen postua zihurtatzen saiatuko dira, horretarako 6 puntuko desabantaila gainditu beharko dute. Hori lortzeak Euskal Ligara joateko gurutzaketen finalerdia etxean jolastea suposatuko du. Bigarren mailako neskak aldiz, Colegio Vizcayaren aurka jolasten dute eta beren helburua puntu askogatik irabaztea da, lehengo postuan 3 taldeen arteko berdinketa gerta baitaiteke.
Bestaldetik, mutilen kadete maila berezian Getxo hartuko dute Kandelazubietan eta bigarren mailakoek Salesianos.
Eskola mailan, preminien Betiko eta San Bartolmeren arteko derbia goraipauko dugu. Neurketa guztiak ikusteko klikatu “Partiduak”.









