Eskolarteko lehiaketak martxan!
Hainbeste entrenatu ostean txikienak partiduak jokatzeko irrikan daude. Baina ez dute askoz gehiago itxaron beharko, asteburu honetan hasten baitira eskolarteko lehiaketak.
Hau dela eta, asteburuan partidu asko izango ditugu ikusgai, eskolarteko eta federatuen artean 20 partidu jokatuko baitira. Eta hauek gal ez ditzazuen hemen dituzue partiduen ordutegiak eta non jokatzen diren:
| TALDEA | AURKARIA | ORDUA/EGUNA | LEKUA |
| Premini Betiko | Trinitarias | sa 10.00 | Trinitarias |
| Premini Sanbar | Txomin B | SA 10.00 | Kandela |
| Premini Txomin A | Ander Deuna | SA 10.00 | Sopelana |
| Premini Txomin B | Sanbar | SA 10.00 | KANDELA |
| Mini Txomin | Bakuva | SA 12.00 | KANDELA |
| Mini Betiko | Begoñazpi | sa 9.30 | Bilbao |
| Mini Sanbar | San Inazio | SA 12.00 | SANBAR |
| Preinfan fem | Azkorri | SA 10.45 | IRLANDESAS |
| Infantil fem | Escolapios | SA 9.15 | IRLANDESAS |
| Preinfantil Mas Leioa | Loiola | SA 10.00 | IRLANDESAS |
| Infantil mas B leioa | Urdaneta | SA 12.30 | IRLANDESAS |
| Infantil mas A Leioa | Colegio Vizcaya | sa 9.15 | Col. Vizcaya |
| Cadete mas 2ª | Calasancio | SA 12:45 | Bilbao |
| Cadete mas Especial | Santurtzi | SA 17:00 | KANDELA |
| Cadete fem 2ª | Erandio Altzaga | DO 10:30 | KANDELA |
| Cadete fem Especial | Askartza Claret | sa 12:45 | Askartza |
| Junior fem | Tabirako | sa 11.30 | Durango |
| Junior mas | Calasancio | DO 17:45 | Bilbao |
| Senior fem | Elexalde Sagardotegia | DO 12:00 | Galdakao |
| Senior mas | Caja Laboral Parque | DO 19:00 | Bilbao |
| Senior Berri | Ibaizabal | SA 19:00 | KANDELA |
Zorte on denoi!
Bizkaiko Infantilak Euskadiko txapeldun

Araba (86-51) eta Gipuzkoaren kontra (85-73) irabazi ostean, Bizkaia Euskadiko txapeldun izan da mutilen infantil mailan. Selekzio irabazlean Leioa Saskibaloi Taldeko bi jokalari egon dira, Mario Álvarez eta David Peña.
Hurrengo egunetan Astigarragan ospatutako lehiaketa honen inguruko informazio gehiago eskaintzen saiatuko gara. Momentuz hemen daukazue aurrerapen txiki bat, gure jokalariak txapeldunen garaikurrarekin.
Zorionak!
JOKALARIEN GURASOEKIN BATZARRAK
Batzarretan ondorengo gaiak jorratuko dira: funtzionatzeko modua, egituran dauden berriak eta etorkizuneko aurreikuspenak.
Egunak eta ordutegiak honakoak dira:
| 10/11/04 | 20:00 | Kadete neskak especial |
| 10/11/04 | 20:30 | 2.mailako kadete neskak |
| 10/11/05 | 19:30 | 2.mailako kadete mutilak |
| 10/11/05 | 20:00 | Kadete mutilak especial |
| 10/11/05 | 20:30 | Errendimenduko infantilak |
EUSKADIKO INFANTILEN TXAPELKETA
Mario Alvarezek eta David Peñak, Leioako infantilek, Bizkaiarekin jokatuko dute
Asteburu honetan Euskadiko selekzioen txapelketa ospatuko da, nesken eta mutilen infantil mailan, Gipuzkoan, Astigarraga polikiroldegian (C/Santio Zeharra, 8 – Astigarraga). Gure klubeko bi jokalariek, larunbatean, urriaren 30ean, Arabaren aurka(10:30) jokatzen dute eta bigarren partida astelehenean izango da, azaroaren 1ean, Gipuzkoaren kontra (10:00).
Bi partidu hauetaz gozatzea espero dugu, irudi ona emanez.
Zorte on bioi!










