Gizonezko junior bereziak mantentzeko borrokatuko du
Gaur Igor Urretaren txanda da, junior berezi mailako mutilen entrenatzailea. Igorren mutilentzako ez da denboraldi erreza izan, baina orain haizea alde daukate eta maila mantentzea da buruan daukaten ideia bakarra. Orain arte juniorren lana ez da emaitza onekin saritua izan, eta dinamika hau aldatzeko garaia heldu da. Igorrek emango dizkigu azalpen gehiago (Elkarrizketa erderaz burutua izan da, beraz bere hitzak ez aldatzearren ez dugu euskararatuko. Parkatu eragozpenak):
1) ¿Cómo funciona esta fase?
Esta fase de permanencia está compuesta por 8 equipos (4 de especial y 4 de primera) y de 3 eliminatorias. Para mantener la plaza en especial, hay que vencer dos eliminatorias, ya que al descender dos equipos vizcaínos de liga vasca a especial, solo quedan libres 2 plazas para los 8 equipos. La primera eliminatoria es contra Loiola 93-94 el domingo 10 de abril a las 19:00 en Kandelazubieta y el sábado 16 de abril a las 16.00 en Indautxu. En caso de vencer, la segunda sería el fin de semana del 30 de abril y 1 de mayo frente a Tabirako o Gernika.
2.mailako kadeteak igoera du buruan
Asteburu honetan hasten diren faseetan sartuta dagoen bigarren entrenatzailea hemen daukagu. Txomin Arestiko premini A taldeaz gain, bigarren mailako mutil kadeteen taldea Santi Piedrabuenaren gidaritzapean dago. Santiren jokalari gazteek, denboraldi guztia daroate lehenengo mailari begira, baina orain arte ezin izan dute euren helburua lortu. Denboraldi honetan daukaten azken aukera da hau, beraz, ez dute aukera alferrik galdu nahi. Entrenatzailearen ikuspegia zein den jakiteko elkarrizketa bat egin diogu (Elkarrizketa erderaz burutua izan da, beraz bere hitzak ez aldatzearren ez dugu euskararatuko. Parkatu eragozpenak):
1) ¿Cómo funciona esta fase?
Los cadetes de segunda nos jugamos todo en las próximas semanas. Primero nos toca un doble enfrentamiento de ida y vuelta contra Munabe, a priori accesible. Como hemos quedado primeros de grupo, nos enfrentamos al último clasificado de 1ª. Y en caso de ganar tendremos una segunda eliminatoria en juego. El ganador de la segunda eliminatoria será quien consiga una plaza en 1ª.
ANIMO SAIO!
Pasadan ostiralean, senior mailako nesken taldeko jokalaria den Saioa Rodriguez, Ugeragaren aurka jokatutako partiduan lesionatu egin zen. Lesioaren garrantzia zein den jakiteko erresonantzia bat egin ondoren, berriak ez dira baikorrak, meniskoa eta aurreko lotailu gurutzatua hautsita ditu. Hilaren 29an operatuko dute. Klubeko guztion partez animoak eman nahi dizkiogu Saioari eta errekuperazio onena opa diogu. ANIMO SAIO!
Emakumezko kadete berezia onenen artean sartzen saiatuko da
Denboraldiko azken fase honen funtzionamendua zein den jakiteko, entrenatzaileek galdera batzuei erantzun digute. Hurrengo egunetan talde kadete eta juniorretako entrenatzaileek eliminatoriak nola ikusten dituzten jakin ahal izango dugu.
Bere ikuspuntua ematen lehena Ivan Salinas izango da, emakumezko kadete bereziaren entrenatzailea. 4 galdera planteatu dizkiogu bere taldea hurbiletik ezagutzeko aukera izan dezagun. Ivanen neskek onenen artean lekua lortzeagatik borrokatuko dute, eta horretarako 2 eliminatoria garrantzitsu gainditu beharko dituzte. Ia Ivanek hobeto azaltzen digun. (Elkarrizketa erderaz burutua izan da, beraz bere hitzak ez aldatzearren ez dugu euskararatuko. Parkatu eragozpenak):
1) ¿Cómo funciona esta fase?
Es un cruce a doble partido en el cual se enfrentan los primeros equipos clasificados de cada grupo de cadete especial femenino: 1º contra 3º, 2º contra 2º, 3º contra 1º. En este caso el rival de nuestro cadete será Unamuno. Si se la eliminatoria se pasará a la siguiente fase y nos enfrentaríamos al primer equipo vizcaíno de Liga Vasca, que sería Tabirako. Pero hay que ir pasito a pasito, ya que no vale de nada creernos superiores a Unamuno y pensar en Tabirako sin haber ganado aún la primera eliminatoria. En un cruce puede pasar cualquier cosa, y queremos ir partido a partido.
Aste honetan hasiko dira gurutzeak
Aste honetan Klubeko hainbat talderentzat denboraldiko momenturik garrantzitsuenak hasiko dira, gurutzeak hain zuzen ere. Talde batzuek maila igotzea dute buruan, beste batzuek onenen artean postua lortu nahi dute eta besteek mailari eustea. Talde bakoitzak helburu ezberdinak ditu, baina denek argi dute urtean zehar egindako lana agerian utzi nahi dutela. Azken fase hau ongi has dezaten espero dugu, euren maximoa emanez.
Aito García Renesesen hitz hauek gure jokalariei transmititu nahi dieguna laburtzen du: “Siempre les digo a mis jugadores que salgan a dar el máximo, y es lo que hacemos. No les digo que salgan a ganar, sino a dar el máximo. Lo peor es que pierdas sin haberlo intentado”.
Partida garrantzitsu hauei buruz gehiago jakiteko, hurrengo egunetan 2.mailako gizonezko kadeteen (Santi Piedrabuena), gizonezko kadete berezien (Koldo Prieto), emakumezko kadete berezien (Ivan Salinas) eta gizonezko junior berezien (Igor Urreta) entrenatzaileak pasatuko dira webgune honetatik. Fase ezberdinen lehiaketa sistema zein den, talde bakoitzaren helburuak zeintzuk diren edota azken txanpara taldea zelan iristen den argituko digute.
Txomin Aresti A preminiak geldiezin jarraitzen du
Larunbatean 12:00etan Txomin Aresti A preminiak fase finaleko bigarren partida jokatu zuen Kandelazubietan, Jesuitinasen aurka. Santiren neska-mutilak oso zentratuta irten ziren zelaira eta 24-0 partziala egin zuten partidari hasiera emateko. Bigarren laurdenean ez ziren lasaitu eta bide berdinetik jarraitu zuten atsedenaldira 44-2 helduz. Honenbestez partida hirugarren laurdenaren hasieran itxi zen, 52-2. Zorinak Txomin Arestiko txikiei, irabazteaz gain ondo jokatu, baloia ongi mugitu, guztiek parte hartu eta ongi pasatzenn dutelako, entrenatzailea barne.
Eskola mailako norgehiagokekin jarraituz, 12:15ean San Barolomeko preminiak Madi jaso zuen, partida polita burutzeko asmoz. Lehia berdindua izan zen hasierako minutuetan, bi taldeek baloi asko galduz. Honela lehen laurdena 2-2ko emaitzarekin heldu zen amaierara. Bigarren laurdenean Egoitzek neska-mutilak esnatu egin ziren eta kontraeraso onak eginez markagailuan aurreratzea lortu zuten, bigarren laurdenaren amaierara 10-4 iritsiz. Hirugarren laurdenean partidaren norabidea antzekoa izan zen, etxekoen nagusitasuna areagotzen zihoan (20-8). Azken laurden erabakiorrean San Bartolomeko jokalari gazteek konfiantzaz beteta egin zuten salto zelaira eta Madik 0-6ko partziala egin zien. Hala ere, amaieran etxekoen garaipena, 20-14.
Igande arratsaldean Kandelazubietan bi norgehiagoka ikusi ahal izan genituen, emaitza ezberdinak lortuz. Zelaira salto egiten lehenak 1.mailako emakumezko seniorrak izan ziren. Juanen neskek partida eskasa burutu zuten Ibaizabalen aurka. Lehen laurdena 7-8 amaitu zen, bi taldeek akats asko burutu ostean. 2.laurdenaren hasieran Ibaizabalek etxekoek erasoan izandako egun txarra aprobetxatu eta 7-20 aurreratu ziren. Gure neskak 6 minutu egon ziren saskiratzerik lortu gabe, eta atsedenaldira 15-27 iritsi ziren. 3.laurdenaren hasieran bazirudien Leioak partidari bira eman ahal ziola, baina bi aldiz 8 puntura hurbiltzeko baino ez ziren gai izan. Beraz, Ibaizabalek garaipen erraza lortu zuen 42-58, jaurtiketa libreetan izandako portzentaje baxuak eta defentsako errebotea zaintzeko arazoen ondorioz. 1.mailako gizonezko seniorrek aldiz euren aurpegirik onena erakutsi zuten. Partida polita burutu zuten Adrianen mutilek Jarrilerosen aurrean. Partiduan zehar baloi galdu askoko eta kontrolik gabeko joko momentuak egon dira, baina puntuazio altuak eta joko erritmo altuak gure mutilen aldera desorekatu du partidua. Lehen laurdenean partidu osoan zehar mantendu den 11 puntuko distantzia lortu zuten (23-15). Diferentzia hori 19ra ere handitu zen azken laurdenean. Baina amaiera Adrianen jokalari gazteak erlaxatu egin ziren eta amaieran 85-71 ikus zitekeen markagailuan. Garaipen garrantzitsu hau lortzeko kontraeraso azkarrak, pasearen erabilera egokia eta defentsa momentu onak izan zituzten.