‘Kategoria barik’ atalean argitaratutako berriak
LEIOA SASKIBALOIAN 2016 LARUNBATEAN
Urtero legez, denboraldiari amaiera emateko Leioa Saskibaloian 2016 Jaia antolatuko dugu Txomin Aresti ikastetxean larunbatean. Goizeko zein arratsaldeko programa ia-ia osatuta daude, espero dugu eguraldiak laguntzea.
Programa ikusi nahi duenak, hurrengo estekan klikatuz ikus dezake Egitaraua LeioaSaskibaloian2016.
Bertan, talde bakoitzak ekarri behar dituen pintxo zein tortilen banaketa ikus dezakezue. Hauek gure txosnarako erabiliko dira.
Federatu zein eskoletako jokalariak 9:30 deituta daude Kandelazubieta/Txomin Arestin egoteko. Batzuk beren neurketak jolasteko, ta besteak bertan arbitratzen edo behar denean laguntzeko.
Betiko ikastola berriro ere Bizkaiko txapelduna
Pasaden urtean Bizkaiko Aurremini txapelketa irabazi ostean, denboraldia ilusio askorekin hasi genuen, pasadan denboraldiko 11 jokalari eta entrenatzaileak. Eta noski, talde guztia lehen urtekoa izanik, bagenekien partidu askotan, bigarren urteko jokalarien aurka jolastuko genuenean, adin desberdintasuna nabarituko genuela, eta ondorioz aurreko denboraldian garatutako jokoa moldatu beharko genuela.

Horrela, gure ilusioa lehen multzoan sailkatzea zen, eta behin goiko multzoan egonik bertan ahalik eta maila altuenean jolastea talde nagusiago eta altuagoenekin ikasiz.
Berria irakurtzen jarraitu »









