Betiko ikastola berriro ere Bizkaiko txapelduna

Pasaden urtean Bizkaiko Aurremini txapelketa irabazi ostean, denboraldia ilusio askorekin hasi genuen, pasadan denboraldiko 11 jokalari eta entrenatzaileak. Eta noski, talde guztia lehen urtekoa izanik, bagenekien partidu askotan, bigarren urteko jokalarien aurka jolastuko genuenean, adin desberdintasuna nabarituko genuela, eta ondorioz aurreko denboraldian garatutako jokoa moldatu beharko genuela.

Horrela, gure ilusioa lehen multzoan sailkatzea zen, eta behin goiko multzoan egonik bertan ahalik eta maila altuenean jolastea talde nagusiago eta altuagoenekin ikasiz.

Lehen fasean lehenengo postuan sailkatzea espero baino errezago lortu genuen, izan ere, partidu guztietan markagailua iztea lortu genuen, eta zozketan sortea izan genuela pentsatzen bagenuen ere, egia esateko, taldea aurreko urtean baino maila altuagoan zegoela ikusi ahal izan genuen, jokalariek maila asko hobetzea lortu zuten.

Bigarren fasea maila altuko beste talde batekin jolasteari ekin genion, izan ere, gu bezalaze, talde honek lehen fasean bere partidu guztietan markagailua iztea lortu zuen. Bagenekien partidu hau denboraldian aurkituko genuenerako erreferentzia egokia izan zitekeela, eta horrela, jakin ahal izango genuen zelako aukerak genituen denboraldi honetan.

Partidua hasi aurretik konturatu ginen beste taldea bigarren urtekoa izanik askos altuagoa zela, gu baino indartsuagoak zirela, eta ondorioz askoz arinago jolastea izango zela gure aukerarik egokiena, intentsitate altuarekin denfendatuz eta errebotea guztiok borrokatuz, eta egoera hau ez zen soilik lehen partidu horretan emango, denboraldiko konstantea izango zen.

Eta horrela atera genuen aurrera bigarren faseko lehen partidua, gerora azpitxapeldun geratuko zen taldearen kontra, 33 punturen desberdintasunarekin eta maila asko hobetu izanaren sentzazioarekin. Partiduz partidu jolastuz partidu guztiak bi ezik irabaztea lortu dugu, gure jokuan asko hobetuz, eta gero eta modu antolatu eta talde jokoan oinarrituriko joku mota gureganatuz, gure jokoaren oinarrizko nortasuna abiaduran jarriz.

Beste denboraldi paregabe bat, elkarrekin urteak jolastuz eta ondo pasatuz doan talde batekin, Zorionak Aiora, Mikel, Eneritz, Oier, Maialen, Aketxa, Marta, Beñat, Maddi, Ekain, Unai eta bere entrenatzailea den Aritz. HEMEN azkeneko partiduaren laburpena.

Los comentarios están cerrados.

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
COLABORADORES
2011_10_16_canalYoutube
CATEGORÍAS
Acceder