‘Kategoria barik’ atalean argitaratutako berriak

Nazional mailako mutilak jeitsiera ekiditu nahian

Pasadan astean nesken talde nagusiak bere biziko neurketa jolastu zuen Kandelazubietan. Aste honetan, mutilen nazional taldeari dagokio, nahiz eta helburua beste bat izan, mailari eustea alegia.

Mutilek beren azkeneko jardunaldia jolastuko dute Kandelazubietan (18:00, ordutegi bateratua) irabazteko beharrarekin. Arerioa Ortuellako La Trattoria Napoletana Barrena Berri izango da. Galdu ezkero maila galduko du taldeak, ta irabaztekotan Salleko, Jumar Gasteizek edo Paulesek ez irabaztea behar dute (horietariko batekin nahiko).

Azkeneko hilabetearen emaitza txarrek taldea egoera honetara bultzatu dute, berdintasun haundia dagoen liga honetan, non ia talde gehienek helbururen batengatik jolastuko dute azkeneko partiduan.

Kandelazubietara hurbiltzeko momentua da, taldea animatzera. Han ikusiko zaituztegula espero dugu.

BAT, BI TA HIRU, LEIOA!

udako saskileioa kanpusa

Heldu da Leioa Saskibaloi Taldeko Udako Kanpusa. Hurrengo egunetan, paperez informazioa banatuko dugu gure taldeeen artean eta Kandelazubieta eta Sakoneta Kiroldegietan. Izen emate orriak hor izango dituzue.

Honetaz gain, izen ematea online bidez ere egin ahal izango da egun gutxi barru. Adi egon! Zalantzak leioasbt@gmail.com helbide elektronikoan.

(Castellano) EL MINI MASCULINO IRLANDESAS SE DESPIDE A LO GRANDE

Barkatu, sarrera hau ez dago euskaraz

(Castellano) Las chicas de nacional a la fase final

Barkatu, sarrera hau ez dago euskaraz

Apirileko azkeneko jardunaldia

Apirileko azkeneko jardunaldia izango dugu asteburu hontan. Talde batzuk beren lehiaketak amaitu dituzte, baina beste batzuk oraindik helburu garrantsitzuak dituzte jokatzeke.

Hona hemen asteburu hontako neurketa guztiak.

Nazionaleko nesken azken urratsa

Larunbat honetan, apirilak 30, Nazional mailako gure neskak beren ligako azkeneko ihardunaldia jokatuko dute Kandelazubietan, arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Beren aurkaria Logroñoko Campus Promete taldea, liderra alegia.

Gure neskak, igoera fasea lortzeko azkenerarte lehiatzen ari dira, ta larunbat honetan guztion laguntza behar izango dute, partidu zail hau aurrera ateratzeko. Partidua galdu ezkero, beste emaitza bate menpe egongo litzateke taldea, Megacalzados Ardoik Portugaleten galtzea, alegia.

Beraz, Leioa SBTko kideek gonbitea luzatzen dizuegu, larunbatean Kandelazubieta kiroldegian ikusi nahi zaituztegulako, arratsaldeko 18:00tatik aurrera, gure neskak animatzen. Etor zaiztezte!

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
LAGUNTZAILEAK
2011_10_16_canalYoutube
ATALAK
Log In