Nazional mailako mutilak jeitsiera ekiditu nahian
Pasadan astean nesken talde nagusiak bere biziko neurketa jolastu zuen Kandelazubietan. Aste honetan, mutilen nazional taldeari dagokio, nahiz eta helburua beste bat izan, mailari eustea alegia.
Mutilek beren azkeneko jardunaldia jolastuko dute Kandelazubietan (18:00, ordutegi bateratua) irabazteko beharrarekin. Arerioa Ortuellako La Trattoria Napoletana Barrena Berri izango da. Galdu ezkero maila galduko du taldeak, ta irabaztekotan Salleko, Jumar Gasteizek edo Paulesek ez irabaztea behar dute (horietariko batekin nahiko).

Azkeneko hilabetearen emaitza txarrek taldea egoera honetara bultzatu dute, berdintasun haundia dagoen liga honetan, non ia talde gehienek helbururen batengatik jolastuko dute azkeneko partiduan.
Kandelazubietara hurbiltzeko momentua da, taldea animatzera. Han ikusiko zaituztegula espero dugu.
BAT, BI TA HIRU, LEIOA!
udako saskileioa kanpusa
Heldu da Leioa Saskibaloi Taldeko Udako Kanpusa. Hurrengo egunetan, paperez informazioa banatuko dugu gure taldeeen artean eta Kandelazubieta eta Sakoneta Kiroldegietan. Izen emate orriak hor izango dituzue.
Honetaz gain, izen ematea online bidez ere egin ahal izango da egun gutxi barru. Adi egon! Zalantzak leioasbt@gmail.com helbide elektronikoan.
(Castellano) EL MINI MASCULINO IRLANDESAS SE DESPIDE A LO GRANDE
Barkatu, sarrera hau ez dago euskaraz










