Betiko Ikastola erraz gailendu zaio Karmen Celayari

Bi asteburu jolastu barik egon ostean, Bizkaiko mini mixto txapelketako liderraren aurka jolastea egokitu zitzaigun larunbatean, bi taldeek galdutako partidu kopuru bera genuelarik larunbaterarte. Horren ondorioz partiduaren hasiera ohikoa baino urduritasun handiagoarekin hasi ginen, defentsan despiste handiak izanik eta saskiratze errazak erratuz, 4-6 partzialarekin bukatuz lehen zatia.

Egoera hori izanda ere, horri buelta emateko aukera genuenaren sentsazioa genuen, gure ohiko jolasa berreskuratzen bagenuen. Eta horrela izan zen, gutxinaka gutxinaka, defentsan moldatuz, tapoi mordoa jartzen hasirik eta korrika egiteko aukera berreskuratuz, alaitasunez jokatzeko aukera izan genuen, eta kanastak sartzen hasi ziren.

Jokuan izandako aldaketek markagailuan ondorio zuzena izan zuten, eta bigarren zatian aurretik jartzea lortu genuen, 12-8, eta horrela jarraituz hirugarren zatian markagailuan ihes egin genuen, deskantsura 31-12 joanik.

Deskantsutik bueltan, gure mailari eutsi diogu eta gure gutxiagotasun fisikoari aurre eginik (gure jokalari guztiak lehen urtekoak baitira), errebotea ixten jarraitu dugu eta defentsan mantendutako intentsidadeari esker, joku azkarra eta alaia garatzeko aukera izan dugu. Horrela markagailuan diferentzia handituz joan da zatiz zati, 43-14, 51-16, eta azkenik 63-21 emaitzarekin bukatu dugu partidua, berriro ere txapelketako lidergotza berreskuratuz.

Los comentarios están cerrados.

INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
INSCRIPCIONES ESKOLA 2026-2027
IZEN EMATEA 2026-27 INSCRIPCIÓN
jokalarien-izen-ematea
ARGI-TECH
logo-argitech
ASCENSORES LEZAMA
logo-nuevo-ascensores-lezama
ARRIAGA HERMANOS
ARRIAGA HERMANOS
BIBOX
BIBOX
COLABORADORES
2011_10_16_canalYoutube
CATEGORÍAS
Acceder